Elektronegatibotasuna, Lotura Kimikoak eta Gas Nobleen Zortzikotea

Sport and physical education1.37 KB

Lotura kimikoak eta molekulen indarrak

Elementuek taula periodikoan gertuen duten gas nobleen konfigurazioa hartzeko joera dute, balentzia geruzan 8 elektoi izanez. Horretarako behar diren elektroiak uzten, hartzen edo partekatzen dituzte. Erregela horri zortzikotearen erregela deritzo.

Lotura kobalentea

Elektronegatibotasun handiagoa duten atomoen artean sortzen da lotura kobalentea.

  • Apolarra: atomoek elektronegatibotasun bera dute.
  • Polarra: atomoek elektronegatibotasun desberdina dute.

Van der Waals indarrak

Aldaketa kimikorik eragiten ez duten molekulen arteko erakarpenak dira. Indar horien ondorioz, substantzia gehienak ez dira gasak.

1. Sakabanatze indarrak

Molekula polar eta apolarretan kargen banaketa ausaz aldatzen duten aldi bateko dipolo elektrikoak agertuta sortzen dira.

2. Dipolo-dipolo indarrak

Molekula polarretan sortzen dira, jatorri elektrikoa dute eta kargen banaketa asimetrikoa eragiten dute: karga positiboen eta negatiboen artean karga elektrostatikoa gertatzen da. Oso ahulak dira, eta eraginkorrak izateko molekulak oso gertu egon behar dute elkarrengandik.

Hidrogeno lotura

Hidrogenoaren karga partzial positiboek eta fluor, oxigeno eta nitrogeno atomoen karga partzial negatiboek elkar erakarrita eratzen da.

Download

PDF Word HTML